salinidad

1. Ozean.

Itsasoko uretan disolbaturik dagoen gatz-kantitatea. Kantitate hori neurtzeko zailtasunak zirela eta, 1978an gazitasun-unitate praktikoen bidez (psu) definitu zuten modu honetan: 15 °C-ko tenperaturan eta atmosfera-presiopean, ur-lagin baten eroankortasun elektrikoaren eta, tenperatura eta presio berean, KCl-soluzio estandar baten (32,4356 g/kg) eroankortasun elektrikoaren arteko arrazoia.