ruido
Sistema elektriko batean agertzen den erradiazio elektromagnetiko ez-erabilgarria. Sistema elektronikoen funtzionamendua oztopatzen duten korronte edo tentsioek osatzen dute zarata elektrikoa. Oro har, zarata fenomeno fisiko aldakor bat da, itxuraz informaziorik ez daramana; seinale erabilgarri baten gainean ager daiteke edo seinalearekin konbinaturik ager daiteke. Zaratak, dena den, bere iturriari buruzko informazioa eman dezake batzuetan, hala nola iturriaren izaerari edo kokalekuari buruzkoa. Seinale-sorta bat zarata gisa ager daiteke seinaleak banan-banan bereizterik ez dagoenean.