rotura
- 1. Geol.
- sin. ruptura
Lurrazalaren deformazio ez-jarraitua, jarraitua den tolesturari kontrajarria. Hautsitako bi blokeen artean desplazamendurik ez dagoenean, diaklasa da; badagoenean, berriz, faila.
Lurrazalaren deformazio ez-jarraitua, jarraitua den tolesturari kontrajarria. Hautsitako bi blokeen artean desplazamendurik ez dagoenean, diaklasa da; badagoenean, berriz, faila.
Hardware edo softwarearen bat-bateko huts egitea. Aplikazio bakarrean gertatzen bada, aplikazio hori soilik blokeatzen da; sistema eragilean gertatzen bada, ordea, sistemak ez dio ez teklatuari ez saguari erantzuten eta ordenagailua berrabiarazi egin behar da; gainera, datuak galtzea eragin dezake.
Materialen erresistentzian, solido bat indar baten eraginpean elastikotasun-muga gainditu eta bi zatitan bereiztea. Erresistentziaren azken muga da, eta, eskuarki, elastikotasun-muga gainditu ondorengo fase plastikoaren hurrengoa da.