roca sedimentaria
- 1. Geol.
Ingurune sedimentarioetan metatutako edo prezipitatutako partikulen kontsolidazioz eratzen den arroka. Arroken disgregazio mekanikoak arroka-zati solteak sortzen ditu eta deskonposizio kimikoak disoluzioan dauden materialak. Ur-lasterrek, haizeak eta glaziarrek sedimentazio-inguruneetara garraiatzen dituzte mineral solteak eta partikulak. Sedimentuak metatu eta trinkotu egiten dira, arroka bihurtu arte. Jatorriaren arabera hiru mota bereizten dira: detritikoak, kimikoak eta organikoak.