resiliencia

1. Teknol.

Gorputz batek talkak jasateko duen erresistentzia adierazten duen zenbakia. Erresilientzia kalkulatzeko, barra-formako lagin bat pendulu-formako masa batez jotzen da gero eta gogorrago, lagina hautsi arte. Haustura lortzeko egindako lana kalkulatu (kilogrametrotan) eta laginaren sekzioaz (zentimetro karratutan) zatitzen da. Zatidura hori da erresilientzia; zenbat eta handiagoa izan zenbakia, txikiagoa da materialaren hauskortasuna.