refrigeración

1. Teknol.

Gorputz edo sistema baten tenperatura jaistea, berez zein artifizialki. Hainbat sistema eta prozesutan, hoztearen helburuak askotarikoak izan daitezke: gehiegizko berotzea eragoztea, sistema funtzionatzeko egokia den tenperatura-tartean edukitzeko; ingurunera bero gehiegi ez barreiatzea, bero-poluzioa ez sortzeko; beroa berreskuratzea eta abar.

2. Teknol.

Gune bateko tenperatura bero-energia xurgatuz edo kanporatuz jaistea. Xurgatutako bero-energia beste gune batera transferitzen da, ingurunean askatzeko edo beste prozesu baterako berreskuratzeko.