refrentar
- 1. Teknol. Mek.
Tornuan pieza baten alde laua landu. Erreminta zeharka aitzinatuz, pieza baten alde bat tornuan mekanizatuz arteztu, lautzeko. Beste pieza bat ukitu behar duen aldean egin ohi da, ukipena ona izango dela ziurtatzearren. Adibidez, zerrarekin ebakitako piezaren gainazal gordina aurpegitu egiten da, lautzearren.