reduccionismo
- 1. Orok.
Fenomeno bat edo sistema baten funtzionamendua haren osagaien eta horien arteko interakzioen bidez azal daitekeela dioen metodologia. Holismori kontrajarria. Osoaren izaera haren osagaien baturaren bidez azal daitekeelako ideia dago oinarrian. Esaterako, biziaren zientziek aztertzen dituzten prozesu eta fenomeno konplexuak fisika eta kimikaren legeen bidez azaltzea.