radiografía
- 1. Med./Teknol.
Objektu opako bat X izpien eraginpean jarriz gainazal sentikor batean irudiak edo argazkiak lortzeko teknika; horrela lortutako irudi edo argazkia. Medikuntzan diagnostikorako erabiltzen da, X izpiek ehun organikoak zeharkatzen baitituzte; hala, giza gorputzaren barnealdearen argazkiak egin daitezke, eta hezurrak eta organoak (bihotza, birikak eta abar) ikusi. Industrian, materialen kalitatea kontrolatzeko erabiltzen da, metalezko piezen barne-akatsak ikusi eta aztertzeko aukera ematen baitu.