radio

1. Anat.

Besaurreko edo aurreko gorputz-adarreko hezurra, humeroaren eta karpoaren artean dagoena eta zenbait ornodunetan kubituarekin bat eginda dagoena.


2. Kim.

Zenbaki atomikoa 88 duen elementu kimikoa. Metal lurralkalinoa eta oso erradioaktiboa da, zuria eta distiratsua, barioaren antzekoa. Radio-226a da isotopo erabilgarri bakarra. Fusio-puntua 700 °C da, eta irakite-puntua 1.140 °C. Curie senar-emazteek eta Bémont lankideak aurkitu zuten 1898an erradioaktibitatea ikertzen ari zirenean. Gaur egun, industria nuklearrean erabiltzen da neutroiak lortzeko.

Radioa
Radioa

3. Mat.

Zirkuluaren zentrotik zirkunferentziako edozein puntutara doan zuzenkia; esferaren zentrotik haren gainazaleko edozein puntutara doan zuzenkia.


4. Teknol.

Gurpilaren abatza hagunarekin lotzen duten hagaxketako bakoitza.


5. Telekom.

Airetik edo beste ingurune batetik hedatzen diren uhin elektromagnetikoak darabiltzan telekomunikazio-sistema. Beste batzuen artean, soinuzko emanaldiak egiteko (irrati-difusioa), telefonia mugikorrean, telebistan, sateliteetan eta nabigazio-sistemetan erabiltzen da.

Eskuarki, soinu-informazioa transmititzen duen sistemari esaten zaio (irrati-difusioa, telefonia mugikorra, nabigazio-sistema eta abar; irudia ere transmititzen denean, telebista esaten zaio)