proyección

1. Estat.
sin. extrapolación

Datu-multzo baten analisitik ateratako ondorioen baliozkotasuna multzoaren mugetatik harantz, bera biltzen duen multzo zabalago batera zabaltzea; adibidez, lagin estatistiko bat aztertuta lortzen diren ondorioak populaziora edota unibertsora zabaltzea. Berdin serie kronologikoen kasuan etorkizun diren uneei dagokienez. Laginketaren diseinu egokia ezinbestekoa da estrapolazioa baliozkoa izateko.

Proiekzio terminoa serie kronologikoen kasuan erabiltzen da.

2. Mat.

Irudi geometriko baten puntuetatik plano baterantz arau jakin batzuen arabera luzatutako zuzenek delako planoa ebakitzen duten puntuek osatutako irudia; delako irudia sortzeko eragiketa. Proiekzioaren osagai nagusiak hauek dira: objektua, proiekzio-zuzenak, proiekzio-planoa eta objektuaren proiekzioa. Osagai horien arteko erlazioen arabera definitzen dira proiekzio-motak.