protozoo
- 1. Mikrob.
- sin. protozoario
Izaki eukariotiko zelulabakar edo zelulaniztun koloniala, sarritan urtarra. Nukleobakarrak edo nukleoaniztunak dira, eta oso dibertsitate handia agertzen dute beren egitura zelular, bizi-ziklo, ugalketa eta abarretan. Egun, protistoen barnean sailkatzen dira, eta filum kategoria duen Protozoa taldea osatzen dute.