prolongación

1. Teknol.
sin. alargamiento

Trakzio-esfortzupean materialek jasaten duten deformazioa. Trakziopean ezarritako pieza luzatu egiten da bere elastikotasunari esker. Trakzioa etetean, piezak lehengo tamaina hartzen du. Dena den, trakzioak elastikotasun-mugak gainditzen badu, luzapena ez da erabat desagertzen trakzioa eteten denean. Azkenik, trakzioa handituz gero, piezaren luzapena muga batera iritsiko da; piezak ez du deformazio handiagorik onartuko, eta hautsi egingo da. Luzapena ehunekotan adierazi ohi da. Adibidez, altzairu estragozoak % 30eko luzapena jasan dezake hautsi baino lehen.