predicción

1. Meteorol.
sin. predicción meteorológica, pronóstico del tiempo, pronóstico meteorológico

Elementu meteorologikoen aldaketak azpimarratzen dituen iragarpena, atmosferak une jakin batean izango duen egoera deskribatzen duena (esaterako, iragarpena egiten den unetik 24 ordura).

2. Orok.

Oraindik gertatu edo aurkitu ez den gertaera baten iragarpena edo azalpena, hasierako baldintza eta lege jakinetatik edo munduan behatutako esakune jakinetatik abiatuta egiten dena. Aurresateko ahalmena izatea da teoria zientifiko bati eskatu ohi zaizkion ezaugarrietako bat.