pingo

1. Geol.
sin. hidrolacolito

Erliebe periglaziarrean, lur azpiko izotz-masa batek lurra altxatzean sortutako muinoa. Metro batzuetatik hektometro batzuetarako diametroa izan dezake, eta altuera zabaleraren erdi eta herenaren bitartekoa izaten da. Gainazal mineralaren berehalako desagertzea dakar eta izotza urtzen denean lakuak edo zingirak eratzen dira. Pingo muino iraunkorrari esaten zaio eta hidrolakolito aldi baterako sortu eta gero desagertzen denari.