piña
- 1. Bot.
- sin. ananás
Bromeliazeoen familiako Ananas generoko landare bizikorra edo bienalen izen arrunta. Lantza-formako hosto mamitsu eta zurrunak, eta lukutan antolatutako lore moreak dituzte. Fruitua handia eta mamitsua da, eta goialdean hosto-koroa bat dauka. Eskualde epel eta hezeetan lantzen dira.