2. Zool.

Meleagridoen familiako hegazti galiforme handia, bere haragiagatik oso preziatua dena. Burua eta lepoa biluziak eta gorriak, hankak gorriak eta hegoak laburrak ditu. Lumajea arre iluna da eta moko azpian gingila du. Gehienak etxe-abereak dira, baina badaude Mexikon eta Floridan bizi diren forma basatiak ere.