pararrayos
- 1. Teknol. Elektr.
Eraikinak, monumentuak edo bestelako egiturak tximistetatik babesteko sistema. Babestu beharreko egituraren punturik gorenean jarritako metalezko haga batez eta haga lurreko hargunearekin konektatzen duen kobrezko hari lodi edo barra batez osatua dago. Haga puntazorrotza da, tximista erakartzen du eta lurreraino bideratzen du deskarga elektrikoa. Hala, tximistak eraikina edo egitura jotzea eta hondatzea saihesten du. Benjamin Franklinek asmatu zuen 1752an.