pantera
- 1. Zool.
- sin. leopardo
Felidoen familiako ugaztuna, 1 m-tik 1,5 m-ra bitarteko gorputza eta 1 m baino luzeagoko isatsa duena. Buru handi eta biribila, gorputz luze eta liraina eta orban arrez jantzitako ilaje arre eta motza du. Batzuetan zuriak edo beltzak izaten dira. Afrika eta Asian bizi da.