palanca
- 1. Teknol.
- sin. alzaprima
Makina sinplea, puntu batean bermatzen den barra zurrun batez osatua. Barrak balantza egin dezake bermapuntuaren gainean; hala, barraren puntu batean aplikatutako indar batek (potentzia izenekoak) barraren beste puntu batean aplikatuta dagoen beste indar handiago bat (erresistentzia izenekoa) gainditu dezake, baldin eta potentziaren eta bermagunearen arteko distantzia bermagunearen eta erresistentziaren arteko distantzia handiagoa bada.
- eu palanka, altxaprima
- en lever
- fr levier
- 2. Teknol.
Zenbait mekanismotan erabiltzen den eskuzko aginte-mota. Adibidez, hegazkinetan palankak erabiltzen dira hegazkina gobernatzeko.
- 1. Teknol.
- Makina sinplea, puntu batean bermatzen den barra zurrun batez osatua. Barrak balantza egin dezake bermapuntuaren gainean; hala, barraren puntu batean aplikatutako indar batek (potentzia izenekoak) barraren beste puntu batean aplikatuta dagoen beste indar handiago bat (erresistentzia izenekoa) gainditu dezake, baldin eta potentziaren eta bermagunearen arteko distantzia bermagunearen eta erresistentziaren arteko distantzia handiagoa bada.
Palanka Edit
Egilea: Elhuyar
Palankan hau betetzen da: potentzia aplikatuta dagoen puntutik bermapunturainoko distantziaren eta potentziaren arteko biderkadura eta erresistentzia aplikatuta dagoen puntutik bermapunturainoko distantziaren eta erresistentziaren arteko biderkadura berdinak dira.
Potentziaren, erresistentziaren eta bermagunearen arteko posizio erlatiboen arabera, hiru palanka-mota daude. Lehen motako palanketan, bermagunea potentziaren eta erresistentziaren artean dago. Adibidez, balantza, arrauna eta guraizeak. Bigarren motako palanketan, erresistentzia bermagunearen eta potentziaren artean dago. Adibidez, intxaur-hauskailua edo gurpil bakarreko eskorga. Hirugarren motako palanketan, potentzia bermapuntuaren eta erresistentziaren artean dago. Adibidez, azukre-koxkorrak hartzeko matxardak edo grapak kentzeko tresna.
Palankak mota guztietako makinetan erabiltzen dira, indarrak anplifikatzeko eta indarren norantza aldatzeko aukera ematen baitute. Gainera, palankaren besoa zenbat eta luzeagoa izan, are handiagoa da besoaren muturrak higitzean osatzen duen arkua. Hala, beso labur batean indar handi bat aplikatuz gero, kontrako besoaren muturrak oso arku zabala osatuko du higitzean. Beraz, higidura anplifikatzeko ere erabil daiteke.