oro
- 2. Metal.
- 1. Kim.
- Zenbaki atomikoa 79 duen elementu kimikoa.
Urrea Edit
Egilea: Elhuyar
Metal noble eta preziatua da, kolore hori distiratsukoa. Metal harikor eta xaflakorrena da (1/10.000 mm-ko orriak lor daitezke). 1.064 °C-an urtzen da, eta 2.807 °C-an irakiten du. Beroaren eta elektrizitatearen eroale ona da. Oso biguna da, eta zenbait lanetarako beste metal batzuekin (kobre eta zilarrarekin batik bat) aleatu behar izaten da. Aleazioetako urre-edukia kilatetan adierazten da. Urak eta aireak ez diote erasotzen, ezta azido isolatuek ere; kloroak eta bromoak, ordea, erasan egiten diote eta merkuriotan disolbatu egiten da (amalgama).
Urrea haitzetako zainetatik edo urre-alubioietatik ateratzen da. Amalgamazio eta zianurazioaren bitartez, lortutako urrearen purutasuna hobetu egiten da eta nahasirik izan ohi duen zilarra elektrolisiaren bitartez kentzen zaio.
Urrearen truke-balioa dela eta, gehiena bankuetako erreserbetan dago, lingote-, barra- edo txanpon-forman. Gainerakoa bitxigintzan, odontologian eta industrian erabiltzen da nagusiki.