2. Biol.

Klase bat osatzen duten landare- edo animalia-taldeetako bakoitza.

3. Mat.

Funtzio baten deribatuei buruz, funtzioa deribatu den aldi-kopurua. Esaterako, ƒ(x) funtzioaren bigarren ordenako deribatua hau da: ƒ"(x) = d/dx(dy/dx ) = d2y/dx2.

Enegarren ordenako deribatuari enegarren deribatu ere esaten zaio (esaterako, bigarren ordenako deribatu eta bigarren deribatu sinonimoak dira).

4. Mat.

Determinante bati buruz, errenkaden edo zutabeen kopurua.

5. Mat.

Matrize bati buruz, m × n adierazpena, non m errenkada-kopurua den, eta n zutabe-kopurua.

6. Mat.

Talde mugatu bati buruz, haren kardinalitatea, hau da, haren elementu-kopurua.