olivino
- 1. Miner.
Sistema ortorronbikoan kristaltzen diren nesosilikatoen taldea. Tenperatura altuetan, silize gutxiko magma ferromagnesikoen kristaltzearen ondorioz eratutako mineralak dira. Olibino gehienak hiru osagaiz eratutako sistema kimikoaren bitartez adieraz daitezke: Mg2SiO4 (forsterita, Fo) − Fe2SiO4 (fayalita, Fa) − Ca2SiO4. Segida arruntena Mg2SiO4 (forsterita) − Fe2SiO4 (fayalita) da. Olibino kaltziodunak arraroak dira, eta CaMgSiO4 (monticellita) − CaFeSiO4 (kirschteinita) segida osatzen dute.