níscalo
Udazken eta neguan pinudietan hazten den onddoa. Txapelak eraztun zentrokide argi eta ilunez jantzitako goialde laranja eta orri dekurrente laranja edo berdexkaz hornitutako azpialdea ditu. Oina laranja da, eta hutsa dago azpialdean. Fruitu-gorputz guztia esne gorriz beteta dago. Jangarria da.