neutrino
- 1. Fis.
Leptoien taldeko hiru oinarrizko partikula kargarik gabeetako bakoitza. Hiru dira: elektroi-neutrino, muoi-neutrinoa eta tau-neutrinoa. Argiaren abiaduraz higitzen dira. Interakzio ahulak soilik eragiten dienez, materia oso erraz zeharkatzen dute, eta oso zailak dira detektatzen. Urte askoan, neutrinoen existentziaren ebidentziak zeharkakoak soilik izan ziren. 1956an, C. Cowan eta F. Reinesek aurkitu zituzten aurrenekoz (gero elektroi-neutrinoak zela jakingo zen). 1987an, L.M. Lederman, M. Schwartz eta J. Steinbergerrek muoi-neutrinoa eta tau-neutrinoa aurkitu zituzten. Neutrinoen masa dela eta, masarik gabeak zirela pentsatu zen. Baina azken urteetan, batez ere Lurretik kanpoko neutrino-iturrien behaketei esker, masa badutela egiaztatu da, nahiz eta ez den oraindik neurtzerik izan.