morrena
- 1. Geol.
Glaziarren jardueraren kausaz metatutako sedimentuak, barne-sailkapenik eta geruzapenik gabeak, eta tontor- edo hegi-morfologia dutenak. Glaziarretan duten kokapenaren arabera sailka daitezke: ablazio-morrena, atzeratze-morrena, bultzatze-morrena, hondoko morrena, alboko morrena eta muturreko morrena, besteak beste.