modelo
- 1. Fis./Orok.
Fenomeno edo sistema bat deskribatzeko edo esplikatzeko proposatzen den postulatu-multzoa, analogia edo formulazio matematikoa. Esaterako, Bohrren atomo-eredua edo atmosferako zirkulazio orokorraren eredua.

Orri elektronikoak lantzeko programetan, pantailan aurkezten den eredua, operadoreari datuak eta emaitzak egoki tratatzeko bidea ematen diona.
Sistema baten portaera edo funtzionamenduaren deskribapena, konputagailu bidezko simulazio bat garatzeko oinarritzat hartzen dena.
Sistema edo prozesu baten egituraren errepresentazio ideala.
Errepresentazio baten burutzapena.
Galdaketarako moldeak egiteko erabiltzen den pieza. Moldeak, metal urtuz betetzen denean, lortu nahi den piezaren forma ematen dio metalari. Kanpaiak, estatuak eta arte-objektuen moldeak egiteko, argizarizko ereduak erabili ohi dira. Gainerakoetan, igeltsua, zura eta metala erabili ohi dira.