milenrama
- 1. Bot.
Konposatuen familiako landare belarkara eta bizikorra. Oso altuera aldakorrekoa da eta lantza-formako hosto ebakiak, eta bukaerako korinbotan elkartutako 4 edo 5 ligula zuri edo arrosa dituzten kapituluak ditu. Arrunta da bide-ertz, larre eta bestelako leku irekietan.