mica
- 1. Miner.
Filosilikatoen familiako mineralen taldea. Sistema monoklinikokoak dira, eta t-o-t unitatez osaturik daude, haien artean katioiak daudela. Mikek, filosilikato gehienek bezala, esfoliazio basal perfektua dute. Naturan oso ugariak dira, eta granitoaren osagaietako bat dira.