menopausia
- 1. Med.
Hilekoen berezko etetea. Hormonen funtzio ziklikoa pixkanaka murrizten da; estrogenoen eta gonadotropinen ekoizpena urritu, eta, ondorioz, obulazioaren eta hilekoen maiztasuna jaisten dira, erabat desagertu arte. Asaldu fisikoak (estrogenorik ezaren ondorioz) eta psikologikoak dakartza.