materialismo

1. Orok.

Errealitatearen osagai bakarra materia dela dioen teoria. Idealismori kontrajarria. Sensu stricto, materialismoa fisikalismo-mota bat da, baina maiz bi terminoak baliokidetzat hartzen dira (are gehiago kontuan hartzen badugu, fisikaren azken teorien arabera, materia, energia eta partikulen arteko interakzioak oinarrizko izaera bera dutela). Ideien eta entitate abstraktuek bere baitako existentzia dutela ukatzen du, eta fenomeno fisikoen emaitza direla aldarrikatzen du.