masa
- 1. Eraik.
Materia pikortsu edo hauts egindako bati ura nahasi eta oratuz ateratzen den produktua; bereziki, mortero-masa.
- 2. Fis.
Gorputz baten materia-kantitatearen neurria den magnitudea, bere abiadura aldatzeari jartzen dion eragozpenaren edo inertziaren bidez (inertzia-masa) edo interakzio grabitatorioan sorrarazten duen grabitazio-indarraren bidez (grabitazio-masa) adieraz daitekeena. SI sistemako unitatea kilogramoa da.
- 3. Teknol. Elektr.
Ekipo edo instalazio baten metalezko egitura, zeinaren potentzial elektrikoa erreferentziatzat hartzen baita. Ahal den guztietan, zirkuituaren masa lurrera konektatzen da, lurra bera masa eroalea baita eta, hitzarmenez, zero potentziala du, hau da, zero potentzialeko erreferentzia nagusia da.
- eu masa
- en chassis ground, ground
- fr masse
- 2. Fis.
- Gorputz baten materia-kantitatearen neurria den magnitudea, bere abiadura aldatzeari jartzen dion eragozpenaren edo inertziaren bidez (inertzia-masa) edo interakzio grabitatorioan sorrarazten duen grabitazio-indarraren bidez (grabitazio-masa) adieraz daitekeena. SI sistemako unitatea kilogramoa da.
Masa Edit
Egilea: Idoia G. Gurtubay
Masa oinarrizko magnitude bat da fisikan. Modu intuitiboan, gorputz batek duen materia-kantitate gisa uler daiteke. SI sistemako unitatea kilogramoa da.
Kontzeptualki, bi masa-mota bereizten dira: inertzia-masa eta grabitazio-masa.
Inertzia-masa
Gorputz baten inertzia-masa da, gorputz horren gainean indar batek eragitean, gorputzak berak bere higidura aldatzeari jartzen dion erresistentzia. Hortaz, inertzia-masa txikiagoa duten gorputzek arinago aldatuko dute euren higidura-egoera.
Inertzia-masa (mi) Newtonen bigarren legeak (F = mia) definitzen du. F indar ezagun batek gorputz baten gainean eragiten duenean, gorputz hori azeleratu egingo du; a azelerazioa inertzia-masarekiko alderantziz proportzionala da. Beraz, inertzia-masa neurtzeko, indar ezagunaren (F-ren) eta neurtutako azelerazioaren (a-ren) arteko zatidura baino ez da egin behar (mi = F / a).
Grabitazio-masa
Grabitazio-eremu baten eraginpean dagoen gorputz baten grabitazio-masa gorputzaren eta grabitazio-eremuaren arteko elkarrekintzaren neurria da. Grabitazio-eremu berdinaren eraginpean, grabitazio-masa txikiagoa duen gorputzak indar txikiagoa pairatuko du grabitazio-masa handiagoa duen gorputzak baino.
Grabitazio-masaren kontzeptua Newtonen grabitazio unibertsalaren legean oinarritzen da, hots, F = mg g. Grabitazio-eremuaren posizio jakin batean dagoen erreferentzia-masa baten azelerazioa g bada, orduan mg grabitazio-masak F indarra pairatuko du posizio horretan.
Horixe da, izan ere, bainugela-balantza batek neurtzen duen benetako magnitudea: balantzak F grabitazio-indarra edo pisua neurtzen du, eta g-ren balioaz kalibratuta (Lurraren gainazalean g = 9,81 m/s2 hartzen da), mg grabitazio-masa erakusten du.
Eguneroko bizitzan, masa adierazteko, pisu hitza erabiltzen omen da, pisua grabitazio-masaren proportzionala delako, baina fisikan eta ingeniaritzan oso garrantzitsua da bi termino horien arteko bereizketa egitea: gorputz baten pisuak grabitazio-eremuaren indarra adierazten du, eta eremuaren (g-ren) araberakoa da. Adibidez, gorputz baten pisua Ilargian eta Lurrean ez dira berdinak, Ilargiaren eta Lurraren grabitazio-eremuak desberdinak direlako. Masa, aldiz, gorputzaren propietate intrintsekoa da.
Inertzia-masa eta grabitazio-masa bi kontzeptu diren arren, euren arteko diferentzia ezin izan da inoiz esperimentalki frogatu. Baliokidetasuna enpiriko hori Galileoren baliokidetasun-printzipio gisa ezagutzen da.