martinete

1. Teknol.
sin. martillo pilón

Kolpeka lan egiten duen forjatzeko makina. Piezari eusten dion ingude batez, piezaren kontra jotzen duen mazo astun batez eta mazoari eragiteko sistemaz osatuta dago. Mazoa higiarazteko moduaren arabera, lurrunezko gabiak, gabi pneumatikoak, gabi hidraulikoak eta gabi mekanikoak bereizten dira.


2. Zool.

Gorputza sendoa eta hankak laburrak dituen ardeidoen familiako hegaztia. Bizkarra iluna, sabelaldea argia eta mokoa sendoa, zuzena eta zorrotza ditu. Habia ibai eta zingiren ertzetan egiten du.

Amiltxoria
Amiltxoria