marsupial
- 1. Zool.
Metaterioen infraklaseko ordena bakarreko ugaztunez esaten da. Haien ugaltze-biologia ez da beste ugaztunena bezalakoa. Ez dute benetako karenik, eta ernaldiak 10-14 egun irauten du. Umeak oso garapen-maila txikia dutela jaiotzen dira, eta martsupioan burutzen dute garapena. Australian eta Hego Amerikan bizi dira. Kangurua, zarigueia eta abar biltzen dituen Marsupialia ordena osatzen dute.