marisma

1. Ekol.
sin. marisma salada

Marearteko eremuetan eratzen den ekosistema, gazitasunak eta mareak aldika urpean eta agerian uzteak ezarritako estresak oso mugatzen duena. Produktibitate handiko sistemak izan ohi dira, eta sedimentu bigunen gainean hazten dira, normalean ibaien bokaleetan eta itsasbazterreko ordeka zabaletan. Ur gazi eta gezaren nahastearen ondorioz, gazitasun-ezaugarri bereziak dituzte, eta bertako landare eta animaliak gazitasun-aldaketa handiak jasateko moldatuta daude.