mapa

1. Geogr.

Aldagai batek (adibidez, geografikoak, geopolitikoak) lurrazalean edo honen zati batean duen banaketa irudikatzen duen adierazpide grafikoa, eskalan eta, eskuarki, azal lau batean egina.

2. Inform.

Datu-multzoen lokalizazioaren adierazpidea, haien atzipena errazteko egiten dena. Esaterako, objektuek memoriaren zati batean duten kokapena deskribatzen duen mapa.