luminiscencia

1. Fis.

Gori ez dagoen substantzia batek kitzikapen jakin baten eraginez argi-energia igortzea. Funtsean, substantziaren elektroiek energia-mota jakin bat xurgatzen dute (kitzikapena) eta elektroiak oinarri-egoerara itzultzean fotoiak igortzen dira. Argi-igorpena kitzikapenak dirauen bitartean gertatzen bada, fluoreszentzia esaten zaio; kitzikapena amaitu ondoren ere badirau, berriz, fosforeszentzia (bereizketa arbitrarioa izaki, kitzikapena amaitu ondorengo 10-8 segundoko tartea hartzen da, hitzarmenez, bien arteko mugatzat). Energia eragilearen arabera, fotolumineszentzia, elektrolumineszentzia, kimiolumineszentzia eta biolumineszentzia bereizten dira.