lubricante
- 1. Teknol.
Elkar ukitzen dutela mugitzen diren azal edo atalen arteko marruskadura gutxitzen duen eta bata bestearekiko errazago labainarazten dituen substantzia likido edo solidoa. Horri esker, higiduraren ondorioz bero gutxiago askatzea eta higadura gutxitzea lortzen da. Lubrifikatzaileak irakite-puntu eta likatasun handiko likidoak izaten dira. Erabilienak petrolioaren fintzean lortzen diren olio lubrifikatzaileak dira.