lobo

1. Anat.

Hainbat luzakin haragitsuri ematen zaien izena.


2. Astron.
sin. Lupus, Lobo

Hego hemisferioko konstelazio nahiko distiratsua, Esne Bidetik gertu eta Centaurusen ondoan dagoena; izarrik distiratsuena 2,3 magnitudekoa da.


3. Bot.

Hostoaren ertzeko irtengune ez-sakona eta biribildua. Esaterako, leiho-geranioen hostoak gingildunak dira.


4. Zool.

Kanidoen familiako ugaztun karniboroa, txakur handi baten antzekoa baina buru zabalagoa eta lepo, baraila eta hortz sendoagoak dituena. Gehienetan taldetan bizi ohi da eta mota guztietako animaliez elikatzen da.

Otsoa
Otsoa