2. Telekom.

Transmisoreak hartzailearekin komunikazioa ezartzeko egindako saio arrakastatsu edo arrakastarik gabea. Adibidez, telefono-deia.

3. Telekom.
sin. comunicación

Komunikazio-sistema batean, batez ere telefonian, konexioa ezartzen denetik eteten den arte ezartzen den komunikatze-saioa.

Dei terminoa, adiera hertsian, komunikazio hori lortzeko egiten den saioa bada ere, komunikazioa bera (hau da, ezarritako deia) adierazteko ere erabili ohi da, telefonian batez ere (adibidez, deiaren iraupena ez da komunikazioa ezartzeko egiten den saioaren iraupena, ezarri den komunikazioak dirauen denbora baizik).