lija
- 1. Zool.
- sin. pintarroja
Esziliorrinidoen familiako arrain kondriktiea, marrazoaren antzekoa baina 85 cm-ko luzera maximoa baino lortzen ez duena. Orban ilunez jantzita dagoen azal latz eta arrea dauka, eta iharturik azal zakarrak leuntzeko erabiltzen zen. Mediterraneoan eta Atlantikoan bizi da eta jangarria da.