lepiota
- 1. Mikol.
- sin. cistoderma
Cystoderma eta Lepiota generoetako onddoen izen arrunta. Hanka luzea eta eraztunduna da, eta txapela garatxoz beteta dago. Gehienetan krema-kolorekoak dira. Espezie batzuk, galanperna jangarria (L. procera) kasu, jaki preziatu dira.