lámpara halógena

1. Teknol. Elektr.

Lanpara barnean argona eta kriptona ez ezik halogeno bat ere (iodoa edo bromoa) baduen goritasun-lanpara. Gas halogenatua harizpitik askatutako wolframarekin konbinatzen da lanpararen barne-horman, ondoren harizpiaren inguruan disoziatu egiten da eta wolframa harizpira itzularazten du. Harizpiaren tenperatura goritasun-lanparan baino handiagoa da, eta argi-errendimendua ere bai. Anpulua kuartzozkoa da, txikiagoa, eta harizpia luzetara jarrita egoten da. Sareko tentsioan funtzionatzen dute edo, transformadoreen bidez, oso tentsio txikitan (12 edo 24 V). Ohizko goritasun-lanparek baino gehiago irauten dute (2-4 bider gehiago) eta txikiagoak dira, batez ere behe-tentsiokoak.