kelvin

1. Fis.

Tenperatura absolutuaren (tenperatura termodinamikoaren) Kelvin eskalaren unitatea. SI sistemako oinarrizko zazpi unitateetako bat da. 1954an, Pisu eta Neurrien 10. Konferentzia Nagusiak uraren puntu hirukoitza oinarrizko puntu finkotzat hartu eta, definizioz, 273,16 K-ko tenperatura esleitu zion. Eta 1968an 13. Konferentzia Nagusiak honela definitu zuen kelvina: uraren puntu hirukoitzaren tenperatura termodinamikoaren 1/273,16 da. 13. Konferentziak berak kelvin izena eta K sinboloa onartu zituen Kelvin gradu izenaren eta °K sinboloaren ordez.