isótopo

1. Fis./Kim.

Nukleoan protoi-kopuru bera (zenbaki atomiko bera) baina neutroi-kopuru desberdina (masa atomiko desberdina) duten atomo-espezieetako bakoitza. Elementu baten isotopo guztiek propietate kimiko berdinak dituzte, baina nukleoaren masaren araberako propietate fisikoak aldatu egiten dira zertxobait. Nukleoaren egonkortasuna protoi eta neutroien arteko erlazioaren arabera alda daitekeenez, elementu baten isotopo batzuk erradioaktiboak eta fisionagarriak izan daitezke, eta beste batzuk egonkorrak.