inyección

1. Autom.

Motor bateko errekuntza-ganberan erreko den nahastea osatzearren, aurrez dosifikatutako erregai-kopuru bat xurgatutako airean presioz sartzea.

Injekzioa (Diesel motorrean): a) zeharkakoa; b) zuzena
Injekzioa (Diesel motorrean): a) zeharkakoa; b) zuzena

2. Geol.

Material jariakor (magma) edo plastiko (arroka) bat lurrazaleko irekigune batean sartzea.


3. Med.

Likido edo gas bat organismoan injektatzea; honela sartutako substantzia, injektagarria.


4. Teknol.

Material plastikoak moldatzeko teknika: materiala, lehenik, berotu egiten da, eta, jariakor bihurtu denean, molde hotz batean sarrarazten da.