intervalo

1. Mat.

Bi zenbaki errealen artean dauden zenbaki guztien multzoa, {x R : a < x < b}. Muturreko balioak kontuan hartzen ez dituen multzoari tarte irekia esaten zaio eta (a, b) notazioarekin adierazten da. Muturreko balioak kontuan hartzen dituen tarteari, berriz, tarte itxia esaten zaio eta [a, b] notazioarekin adierazten da. Tarteak erdi-irekiak edo erdi-itxiak ere izan daitezke.