interfaz
- 1. Inform.
Bi unitateren edo bi sistemaren arteko muga edo konexio-elementua, informazioa trukatzeko aukera ematen duena. Era askotakoak izan daitezke: hardware-interfazeak (konexioak, kableak...), software-interfazeak (protokoloak, kodeak, lengoaiak) eta erabiltzailearen interfazeak (pantaila, sagua, teklatua, multimedia, aginduak, menuak...).