inductancia

1. Fis.

Zirkuitu elektrikoen propietatea, zirkuituan zehar iragaten ari den korronte elektrikoa aldatzen denean korronte-aldaketa horren aurka egiten duen indar elektroeragile bat induzitzen duena. Lenzen legearen ondorioa da: korronte aldakorrek indukzio-efektuak eragiten dituzte zirkuituetan, eta efektu horiek korronte horien aldaketa-erritmoa murrizten dute edo murriztera jotzen dute. Hari eroale batek I korrontea garraiatzen duenean, eremu magnetiko bat sortzen da, eta haren balioa I-rekiko proportzionala da. Horrenbestez, eroale horrek eratzen duen begiztan zeharreko fluxu magnetikoa ere I-rekiko proportzionala da. Proportzionaltasun-konstante hori da induktantzia. Haren balioa mugatutako gainazalaren araberakoa da, hau da, indar elektroeragilea induzitzen duen begiztaren gemetriaren araberakoa. Begiztak mugatzen duen gainazala zeharkatzen duen fluxu magnetikoa φ izanik, eta begiztatik iragaten den korrontea I izanik, hau da L induktantziaren balioa:
L=ΦI
SI sisteman, henrytan (H) neurtzen da.

2. Teknol. Elektr.
sin. bobina de inducción, bobina inductora

Hainbat espira ardazkidez eratutako zirkuitu-osagaia (harila), espiretan barrena korronte elektrikoa iragatean denean eremu magnetiko bat sortzen duena.