2. Log./Orok.

Partikularretik orokorrera egiten den arrazoinamendua. Kasu partikular edo behaketa jakin batzuetatik abiatuta, horiek biltzen dituen proposizio orokorrera igarotzen da. Indukzioan, premisek ez dute konklusioa inplikatzen, hau da, premisak egiazkoak izateak ez du bermatzen konklusioa ere halakoa izatea.

3. Mat.
sin. inducción matemática

Proposizio bat zenbaki arrunt guztietarako egiazkoa dela frogatzeko, honako bi baldintzotan oinarritzen den metodoa: a) proposizioa egiazkoa izatea n = 1 denean; b) n zenbaki arruntari dagokion proposizioa egiazkoa bada, (n+1) zenbaki arruntari dagokion proposizioa ere egiazkoa dela frogatzea.